Datu orokorrak
| Izenburua | Sareak ez zaitzala harrapatu! |
|---|---|
| Etapa eta maila | DBH 3. maila |
| Ikasgaia / Eremua |
Tutoretza, Euskara eta Teknologia eta digitalizazioa |
| Beste ikasgaiekin harremanak |
Edozein ikasgaitan erabilgarria
|
| Izenburua | Sareak ez zaitzala harrapatu! |
|---|---|
| Etapa eta maila | DBH 3. maila |
| Ikasgaia / Eremua |
Tutoretza, Euskara eta Teknologia eta digitalizazioa |
| Beste ikasgaiekin harremanak |
Edozein ikasgaitan erabilgarria
|
Baliabidearen helburua ikasleek haien portaerei buruzko gogoeta egitea da, bereziki, sare sozialak eta Interneta erabiltzen dutenean. Abiapuntu hau hartuta, teknologiaren erabilera kritikoari buruzko hausnarketa plazaratzen da, eta pertsonen bizitzan duten eraginaren arteko lotura aztertzen da.
Ikasleek teknologiak lagun dituztela pertsonen pribatutasuna, osasuna fisiko eta emozionala, eta erabilera kritikoa bultzatu behar dute. Horrez gain, erresilientzia digitala defendatu behar dute, lau kontzeptutan oinarrituz: arriskuen jabetzea, nola jokatu behar dugun jakitea, bizi izandakotik ikastea, eta laguntza egokia bilatzea. Proposamenek eskubide digitalak eta ingurune digital seguruak sustatzen dituzte, Interneteko arriskuak minimizatzeko helburuarekin.
Baliabide digital hau DBH3ko ikasleei dago zuzenduta eta Teknologia eta Euskara eta Literatura ikasgaietan landu daiteke. Baita tutoretza saioetan ere landu daitekeen baliabidea da. Hori horrela, proposatzen den ebaluazioa orokorra da eta baliabidea ikasgai baten erabiliz gero, proposatutako Ebaluazio irizpideetan oinarritutako errubrikak garatu daitezke adibidez.
Baliabidea 5 saiotan banatzen da eta saioak elkarrengandik independenteak diren heinean, ez da beharrezkoa saio guztiak lantzea edota denboran zehar segidan lantzea.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia